Wn/eu/Baliabide ez berriztagarriak

From Wikimedia Incubator
< Wn‎ | eu
Wn > eu > Baliabide ez berriztagarriak

Baliabide ez berriztagarria[edit | edit source]

Baliabide ez berriztagarria (baliabide finitu izenez ere ezagutzen da) balio ekonomikodun baliabidea da ezin daitekeena erraz ordezkatu baliabide naturalengatik erritmo handian kontsumoa egunekoa izan dadin. Karbonoan oinarritzen diren erregai fosilak adibidez. Hasierako materia organikoa, presio eta beroarekin, petrolio edo gasa bezalako erregaietan bilakatzen da. Lurreko mineralak eta mineral metalikoak, erregai fosilak (ikatza, petrolioa, gas naturala) eta akuifero batzuetako lurpeko urak baliabide ez berriztagarritzat jo daitezke, nahiz eta banakako elementuak beti kontserbatzen diren (erreakzio nuklearretan izan ezik). Beste aldetik, egurra (egoera iraunkorrean landatzen denean) eta haizea (energia konbertsioko sistemak elikatzeko erabilia) baliabide berriztagarritzat har daitezke.

Lurreko mineralak eta mineral metalikoak[edit | edit source]

Lurreko mineralak eta mineral metalikoak baliabide ez berriztagarriaren adibideak dira. Metalak kantitate handietan daude gure Lurreko gainazalean, eta horien erauzketa gizakiarengatik bakarrik gertatzen da prozesu geologiko naturalengatik kontzentratuta daudenean (beroa, presioa, aktibitate organikoa, meteorizazioa eta beste prozesu batzuk) eta hauek behar bezain ekonomikoak izan behar dira erauzketa emateko. Prozesu hauek normalean milaka milioi urte behar izaten dituzte, plaken tektonika, hondoratze tektoniko eta lurrazalaren birziklapenaren bidez.

Erregai fosilak[edit | edit source]

Ikatza, petrolioa eta gas naturala bezalako erregai fosilek milaka urte behar dituzte naturalki eratzeko eta ezin daitezke erabili bezain arin ordezkatu. Erregai fosiletan oinarritzen diren baliabideen kostua oso handia dela kontsideratzen da eta gizakiak beste energia iturri batzuetatik lortu beharko du energia, adibidez energia eolikoa edo eguzki energia. Gaur egun, energia iturri nagusia erregai fosila da gizakiarentzat. Konbustio motorren lehenengo urratsetatik XIX. mendean, petrolio eta beste erregai fosilen eskariak goraka egin du. Horren ondorioz, gaur egungo garraiobide sistemak, zeinek konbustio motoreekin dauden hornituta, mundu osoan erabilienak izaten jarraitzen dute. Jakina da erregai fosilen erabilerak berotegi efektua eta aldaketa klimatikoa dakartzala gure planetan.

Erregai nuklearrak[edit | edit source]

1987. urtean, Garapeneko eta Ingurumeneko Komisio Mundialak (WCED), erregai nuklear fisiogarria kontsumitzen dutena baino gehiago produzitzen duten erreaktorak, erreaktore sortzaileetan sailkatu zituen. Amerikako Petrolioaren Institutuak ere ez du fisio nuklearra berriztagarritzat kontsideratzen, baizik eta erreaktore sortzailea baino. Energia nuklearraren erregaia berriztagarria eta iraunkorra kontsideratzen da. Hondakin erradiaktiboak ala ere, kontu handi gorde beharko dira mila urtetan.

Teknologia nuklearrak fisioa erabiltzen du, eta material erradiaktibo naturalak erabiltzen ditu erregai bezala. Uranioa, fisio erregai komunena, 19 herrialde ezberdinetik ateratzen da beraren kontzentrazioa oso baxua izanda. Ateratako uranioa erreaktore nuklearrak elikatzeko erabiltzen da uranio 235 izenekoarekin, zeinek beroa sortzen du eta hori turbinak elikatzeko erabiltzen da energia elektrikoa sortzeko.

Energia nuklearrak mundu osoko energiaren %6a suposatzen du eta munduko elektrizitatearen %13-14a. Energia nuklearraren produkzioa kutsadura erradiaktiboarekin dago lotuta zein potentzialki arriskutsua den, elementu ezegonkorrak baititu. Energia nuklearreko instalazioek nibel erradiaktibo baxuko eta ertainek 200.000 tona metro kubiko hondakin eta nibel erradiaktibo altuko 10.000 tona metro kubiko erradiaktibo sortzen dituzte urtero munduan. Industria nuklearrak sortzen dituen nibel erradiaktibo altuko hondakinak benetan ondo gorde beharko ditu, hauek oso arriskutsuak baitira bai gizakiengan bai ingurumenean.

Baliabide berriztagarriak[edit | edit source]

Baliabide naturalak, baliabide berriztagarri moduan ezagunak, prozesu naturalengatik eta indar iraunkorrengatik ordezkatuak dira ingurumen naturalean. Aldizkako energia berriztagarriak eta errepikariak daude, eta material birziklagarriak, zeinek erabil daitezke denbora baten eta ziklikoki erabil daitezke geroago. Ingurumen naturalean, ura, basoak, landareak eta animaliak guztiak dira baliabide berriztagarriak, beti ondo kontrolatuta, babestuta eta kontserbatuta daudela egiaztatzen badugu. Material begetala eta animaliak haztea landareen eta animalien ekosistema hobetuz eta baita beraien osasuna zein lurreko ugalkortasuna ere da landaretza iraunkorra.

Gehiegizko arrantza adibidez praktika oso arriskutsua da non espezie ugari arriskuan jar daitezkeen eta ekosistema suntsitu, horrekin itsasoko baliabideak agortuz. Energia berriztagarriak eguzki, haize, olatu, biomasa eta geotermian oinarritzen dira hauek behin eta berriz erabil daitezke eta. Uraren kasuan, horren mugimendua aprobetxatzen da (energia hidroelektrikoa, marea energia eta olatu energia), eguzki energia bai erradiazioa bai beroa eta energia eolikoa infinituak direla kontsidera daitezke.

Olatuen energiak kostan potentzial handiko energia da, horrek munduko energia eskariaren 1/5 bete dezake eta. Energia hidroelektrikoak munduko eskariaren 1/3 bete dezake. Geotermiak behar duguna baino 1,5 aldiz energia gehiago eman dezake. Gure planeta 30 aldiz energiaz hornitzeko beste haize daukagu, energia eolikoak gizakiaren beharrizan guztiak bete ahalko luke. Gaur egun eguzki energiak munduko %0,1 bakarrik hornitzen du, baina nahikoa dugu planetako beharrizanak hornitzeko 4000 aldiz (2050erako proiektua).

Energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoa ez dira gobernu edo ingurumen zaindarien sektore bat bakarrik. Dirua aktuatzaile finantzierotik datoz, zeinek dioten energia berriztagarria etorkizuneko energia izan behar dela, energia ez berriztagarriak agortzen doazen heinean. Horrek indarra hartzen du aldaketa klimatikoa, arrisku nuklearra, petrolioaren prezio altua eta hainbat arazoren aurrean. Horren ondorioz, merkatua zein eskaria handitzen hari dira, teknologia berriak ateratzeko orduan teknologia zaharrak ordezkatzeko asmoarekin.

Modelo ekonomikoa[edit | edit source]

Ekonomian, baliabide berriztagarri baten esanahia hau da: gaurko kontsumo handi batek biharko gutxiagoko kontsumo bat suposatuko du. David Ricardok hasieran buka zitezkeen baliabideen prezioa aztertu zuen, non prezioak goraka egingo zuela esan zuen. Bere esanetan, prezioa estrakzio kostuak definituko zuen eta zenbat eta gehiago atera gutxiago egongo denez, prezioaren igoera ekarriko luke. Lehen modelo ekonomikoa Hotellingen teoriagatik definituta dago, zein 1931an sortua izan zen Harold Hotellingengatik. Adierazten duena teoria honek honako hau da: baliabide ez berriztagarri eta ez handigarri batek, baliabidearen bukaera ekarriko du gehiegi erabiltzen bada. Teoria honen esanetan, prezio netoak urtero gora egingo luke horrela interes tasa ere igoaraziz, eta horrek baliabidearen eskasia definituko liguke.

Erreferentziak[edit | edit source]

1.Opciones climáticas de América: Panel sobre el avance de la ciencia del cambio climático; Consejo Nacional de Investigación. Avanzando en la ciencia del cambio climático . Washington, DC: The National Academies Press. Noiz kontsultatuta: 2019-11-16.

2."Combustión de carbón - ORNL Review Vol. 26, No. 3 y 4, 1993" . Noiz kontsultatuta: 2019-11-16.

3.Instituto Americano del petróleo. "Características clave de los recursos no renovables" . Noiz kontsultatuta: 2019-11-16 .

4."¿Qué es el uranio? ¿Cómo funciona?" . Asociación Mundial Nuclear . Noiz kontsultatuta: 2019-11-20.

5. R. Eisenberg y D. Nocera, "Prefacio: Descripción general del Foro sobre energía solar y renovables". Noiz kontsultatuta: 2019-11-20.

6."Tendencias mundiales en la inversión en energía sostenible 2007: análisis de tendencias y problemas en la financiación de las energías renovables y la eficiencia energética en la OCDE y los países en desarrollo (PDF), p. 3" (PDF) . Programa de las Naciones Unidas para el Medio Ambiente . Noiz kontsultatuta: 2019-11-20.