Wy/eu/Mundakako ibilbideak

From Wikimedia Incubator
< Wy‎ | euWy > eu > Mundakako ibilbideak
Jump to navigation Jump to search

Bizkaiko Mundaka udalerriak hainbat ibilbide ditu:

Santa Katalinako ibilbidea[edit]

Itsaslabarraren irtengunean dagoen belardia da Santa Katalina, eta ermitak ere izen bera du. Eraikina zenbait al­diz berritu badute ere, hasierako estilo gotikoaren ezaugarriak antzematen zaizkio.

Haren barruan ofrenda bat ikusten da: belaontzi bat, eskala txikian xarmanki muntatua, eta bi maskor erral­doi, kapitain batek Filipinetatik ekarriak, ur bedeinkatuarentzako ontzi bezala erabil­tzen dituztenak.

Mendeetan, herriko marinelak ermitan bil­tzen ziren urtero, azaroaren 25ean, Santa Katalina egunean hain zuzen ere, etxezaina, kontularia, epaileak, ultramanak eta talaiariak aukeratzeko.

Portuondoko begiratokira ibilaldia[edit]

Hirigunetik kilometro batera dago, Gernikarako bidea hartuta. Gure aurrean padurak, senaiak, ubidea, Laida hondartza, eta Gernikako itsasadarra, Kantauri itsasoan isil‑misil­ka hondoratzen dena.